GEOGRAFIAKO PROIEKTUA

Iritsi gara geografiaren amaierara!

Lehenengo gaitik zazpigarrenera ikasitako edukiak proiektu honetan aplikatu eta errepasatuko ditugu. Horretarako liburuko 168.orritik 170. orrialderako proiektua moldatu dugu.

Ba al dakizue nor den Marco Polo? Ba orain ikertuko duzue. Marco Polo veneziar bidaiari eta merkataria izan zen. Lurralde askotara bidaiatu zuen XIII.mendean (1271. urtean joan zen lehen aldiz Txinara). Harrigarria baietz? Zertarako joango zen hain urrutira? Zein lurralde ikusiko zituen? Zein paisaia eta erliebe mota gurutzatuko zituen?

Taldeka proiektu hau garatu beharko duzue eta txosten hau bete eta bidali beharko didazue  geografiaren atalarekin amaitzeko. Adi, aurreko gaietan ikasitakoa erabiliko baitugu!

Txostena deskargatzeko klikatu hemen: GEOGRAFIAKO IKT PROIEKTUA.