6. UD: Kontinenteen atlasak

Bidaiatzea gustatzen zaizue?  Ba unitate honetan munduko kontinenteak arakatuko ditugu, baina soilik alderdi fisikoari dagokionez, hau da, erliebe formak, ibaiak, klimak eta paisaiak aztertuko ditugu.  Jokoen bitartez ikasiko ditugu horretarako beheko linketan klikatu beharko duzue! Has gaitezen!

  1. AFRIKA. Hirugarren kontinente zabalena da eta ipar zein hego hemisferiotan ditu lurraldeak. Hemen eskuratu dezakezue klasean banaturiko Afrikako_erliebe_zerrenda.
    1. Afrikako lehen jokoan sartzeko klikatu hemen gainean.
    2. Bigarren jokora sartzeko hemen ;).
  2. ASIA. Asia kontrastez beterik dago, paisaia anitzak eskaintzen ditu eta kontinenterik handiena da. Klikatu hemen kontinentea hobeto ezagutzeko.
  3. AMERIKA. Amerika, ipar, hego eta ertamerikako zonaldetan banatu ditugu. Beraz, hiru mapa dituzue egiteke.
    1. Hego Amerikako jokorako klikatu hemen gainean.
    2. Erdialdeko Amerikarako hemen.
    3. Eta Ipar Amerikari buruz ikasteko hementxe bertan.
  4. OZEANIA.  Kontinente txikiena da eta Ozeano Bareak eta Indiakoak bustitzen ditu bere kostaldeak. Jokoan sartzeko klikate hemen gainean.
  5. Azkenik, gure kontinentera iritsi gara, EUROPAra, alegia. Ipar hemisferioan dago eta nahiko txikia da Amerika, Asia eta Afrikarekin alderatuz gero. Klik egizu hemen lehenengo mapan jolasten hasteko. Eta hemen duzu bigarren zatia.

Bon voyage!! 🙂