Artea eta kultura jorratuko dugu gai honetan. Bi arte estilo ikasiko ditugu: ERROMANIKOA eta GOTIKOA. Beti bezala, hemen jarri dizkizuet aurkezpen eta gaiari buruzko bideoak. Bi proiektu egingo ditugu unitate honetan: VISUAL THINKING eta FLYER TURISTIKOAK.
Erdi-Aroko-Arte-KristauaKategoriaren artxiboak: Uncategorized
Mapa politikoa. Amerika
Euskaraz: https://es.educaplay.com/recursos-educativos/2769403-amerika_politikoa.html
Erdiko Amerika: https://mapasinteractivos.didactalia.net/comunidad/mapasflashinteractivos/recurso/paises-de-america-central/1813e37f-d700-4900-9fe2-577bd5f2e68b
Ipar Amerika eta Ertamerika: https://online.seterra.com/es/vgp/3015
Hego Amerika: https://online.seterra.com/es/vgp/3016
HIRIBURUAK:
Hego Amerika: https://online.seterra.com/es/vgp/3017
Ipar Amerika eta Erdiko Amerika: https://online.seterra.com/es/vgp/3079
4. UD: INPERIALISMOA
Kaixo! Gabonen aurretiko gaia dugu hau. Ez da azterketarik egongo baina txosten bat osatu beharko duzue binaka. Edubooken oinarrituko gara gehienbat. Bestetik, mapen iruzkinak egiten hasiko gara, hauek ere unitateko notarako balioko dute.
INPERIALISMOA3. UD: INDUSTRIALIZAZIOA
Hirugarren gaiari eutsiko diogu eta Iraultza Liberaletik Industria-Iraultzara joko dugu. Industrializazioa XVIII. mendearen amaieran garatu den Inglaterran eta hortik Europara baita Estatu Batuetara zabalduko da. Garrantzia gehien gizartean ekarri zituen aldaketei emango diegu. Hemen apunteak eta bideo batzuk jartzen dizkizuet. Laster arte!


3. Unitatea: EUROPA FEUDALA
Kaixo! Unitate berri honetan FEUDALISMOAri buruz ikasiko dugu. Batez ere Erdi Aroko gizartea aztertuko dugu. Hementxe jartzen dizkizuet apunteak.

2. UD: IRAULTZA LIBERALEN ALDIA (XIX.MENDEA)
Unitate honetan Frantziako Iraultza eta XIX.mendeko Europako gertaera politikoak aztertuko ditugu. Horretarako hementxe ipini dizkizuet apunteak laburturik. Kontzeptu hauek argi eduki behar ditugu: liberalismoa, sufragio zentsitarioa eta unibertsala, konstituzioa, nazionalismoa, iraultza liberalak, berrezarkuntza.
PDF Embedder requires a url attribute1. UD: ANTZIN ERREGIMENAREN KRISIA (XVIII.MENDEA)
Unitate honetan ARO GARAIKIDEAREKIN hasiko gara, horretarako XVIII.mendera jo behar dugu. Aro Modernoko gizartea eta politika hankaz gora jarriko duen mugimendu bat (ILUSTRAZIOA) eta bi iraultza garrantzitsu ikusiko ditugu: AEB INDEPENDENTZIA eta FRANTZIAKO IRAULTZA. Apunteak hemen dituzue. Bideo batzuk ere jarri dizkizuet. Lanak bukaturik bi aukera: lan extra egin eta bideoak ikusi (bakoitzak bere aurikularrekin).

0. UD: ARO MODERNOA ERREPASOA
Ongi etorriak!! Hemen jarriko dizkizuet kurtso honetako materialak, jokoak eta baliabideak, hala ere, lanak classroom bidez bidaliko ditugu! Ondo hasi!!
Kurtso hau iazko edukien errepasoarekin hasiko dugu. Beraz hemen jarri dizuet laburpen labur-labur bat eta errepaso joko bat. Hastera goaz!!
2. UD: AL ANDALUS
Egun on! Eguerdi on! Arratsalde on!
Unitate honetan Al Andalusi buruz hitz egingo dugu. Ezaguna zaizue hitza? Zeri gogorarazten dizue? Proiektua mapa kontzeptual digital bat egitea da! Coggle erabiliko dugu eta azalduko dizuet ondo nola egin.
Hemen uzten dizkizuet apunteak laburturik eta testuliburuko laburpena.
7.-UD_-AL-ANDALUSAlAndalus_bilakaera_historikoa_ariketazuzendurik
Al-Andalus-laburpena
1. UD: ERDI AROAREN HASIERA
Erdi Aroa K.o 476. urtean hasten da, Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zenean. Behin inperioa erori zela, hiru zibilizaziok hartu zuten garrantzia:
- Erresuma germaniarrak
- Inperio bizantziarra
- Islamak
Gai hauek landuko ditugu unitate honetan. Horretarako, hemen duzue aurkezpena.